Zure negozioa, zure ordutegiak.
Dena kontrolpean.

Zure negozioak behar duen antolaketa ezin hobea. Optimizatu zure maskoten negozioaren eguneroko kudeaketa. Antolaketa hobea, lan gutxiago eta emaitza hobeak.

  • Ordutegi malguak
  • Jaiegunak
  • Agenda adimenduna
Maskoten negozioetarako ordutegiak eta jaiegunak kudeatzeko Gespet softwarea

Zure neurriko ordutegiak

Zehaztu zure negozioaren irekiera- eta itxiera-ordutegiak, eta egokitu zure beharretara.

Jaiegunak eta oporraldiak

Markatu lanik gabeko egunak, itxiera bereziak eta oporraldiak.

Langileentzat ere bai

Konfiguratu taldekide bakoitzaren lan-ordutegiak eta erabilgarritasuna.

Gespeten negozio-arlo bakoitzeko ordutegiak konfiguratzeko panela

Konfigurazio pertsonalizatua

Konfiguratu ordutegiak eta lanik gabeko egunak (edo jaiegunak), negozioko arlo guztietarako berdinak edo arlo bakoitzerako independenteak izan daitezen (hotela, denda, ile-apaindegia...).

Lanik gabeko egunak, beti argi

Konfiguratu oporraldiak, jaiegunak edo egun bereziak, zure negozioa itxita dagoenean edo langile bat erabilgarri ez dagoenean hitzorduak saihesteko. Eta denbora aurrezteko, herrialdea hautatu besterik ez duzu egin behar: estatuko jaiegun finkoak automatikoki inportatuko dira.

Maskoten negozioetarako jaiegunen egutegia Jaiegunak
Maskoten negozioetako atseden-egunak Atseden-egunak
Mantentze-lanengatiko itxierak eta itxiera bereziak Mantentze-lanak
Maskoten negozioetako oporraldiak Oporraldiak
Gespeten maskoten negozioetarako ordutegiak, jaiegunak eta oporraldiak konfiguratzeko softwarea

EZUSTEKORIK GABEKO AGENDA

Saihestu akatsak gertatu aurretik

Gespetek ordutegiak, erabilgarritasuna eta lanik gabeko egunak egiaztatzen ditu agenda antolatzean, eta balizko gatazkaren bat hautematen badu, abisatu egiten dizu.

Maskoten negozio baten agendan ordutegiei eta jaiegunei buruzko abisua

Abisua jaso

baina hitzordua edo erreserba gehitzeko aukerarekin

Txakur-ileapaindegi bateko ordutegiz kanpoko hitzorduen blokeoa

Edo blokeatu

hitzordua edo erreserba gehitu ezin izateko

Ez dago negozio guztientzat egokia den aukera bakar bat. Enpresa bakoitzak bere lan egiteko modua du. Horregatik, malgutasuna eskaini nahi dizugu, zure lan egiteko modura ondoen egokitzen den konfigurazioa aukera dezazun.

Guk tresnak jartzen dizkizugu eskura, baina zure negozioan zeuk erabakitzen duzu nola erabili.

  • Abisuaren aukera: aukera hau ezin hobea da malgutasun handiagoa behar duten negozioentzat. Adibidez:

    • Normalean igandeetan sarrerarik edo irteerarik onartzen ez duten maskoten hotelak, baina goi-denboraldian salbuespenak egiten dituztenak.

    • Ohiko ordutegitik kanpo lan egiten ez duten albaitaritza-klinikak, larrialdietan, azterketa jakin batzuetan edo ebakuntza osteko jarraipenetan izan ezik.

    • Egun berezietan ohiko ordutegitik kanpo zerbitzuren bat eskain dezaketen maskoten ile-apaindegiak.

    Kasu horietan, Gespetek abisatu egiten dizu, baina aurrera jarrai dezakezu, ekintza blokeatu gabe.

  • Blokeatzeko aukera:

    Aukera ezin hobea da ordutegi zorrotza duten eta ezarritako egun eta orduetatik kanpo erreserbarik, hitzordurik edo zerbitzurik onartu nahi ez duten negozioentzat.

    Horrela, lanik gabeko egun batean hitzordu bat erregistratzea, ordutegiz kanpoko sarrera bat onartzea edo negozioa itxita dagoenean zerbitzu bat programatzea bezalako akatsak saihesten dira.

Zure negoziora ondoen egokitzen den aukera hauta dezakezu, eta behar duzun guztietan aldatu.

Maskoten sektoreko profesionalentzako ordutegien eta lanik gabeko egunen plangintza

KONTROL HANDIAGOA, ZERBITZU HOBEA

Zer lortzen duzu ordutegiak behar bezala konfiguratuta?

Akats gutxiago hitzorduak eta zerbitzuak erregistratzean

Akats gutxiago

hitzorduak, zerbitzuak, entregak eta abar erregistratzean

Argitasun handiagoa agendan eta egutegietan

Argitasun handiagoa

plangintzan eta egutegietan

Ordutegien eta jaiegunen eskuzko egiaztapen gutxiago

Eskuzko egiaztapen gutxiago

ordutegiak eta jaiegunak egiaztatzean

Esperientzia hobea bezeroentzat, batez ere online erreserbetan

Esperientzia hobea bezeroentzat

batez ere online erreserbetan

Irudi profesionalagoa zure maskoten negoziorako

Irudi profesionalagoa

sistemak zure arauen arabera funtzionatzen duelako

Lasaitasun eta konfiantza handiagoa zure lantaldearentzat

Lasaitasun handiagoa

taldearentzat, agendan konfiantza handiagoa izan dezan



Webgune honek ez du publizitate- edo marketin-cookie-rik erabiltzen. Webgunea behar bezala funtziona dezan ezinbestekoak diren cookieak bakarrik erabiltzen ditu.
Gure cookieen erabilera gomendatua onartzen duzu, gure Cookieen Politika eta Pribatutasun Politikaren arabera.