
Konfiguratu softwarea erraz zure gustu eta beharretara
egokitzeko. Konfigurazio aukera guztiak goiko menuan daude
>Konfigurazioa:
Aukeratu dezakezu zein hizkuntzatan erabili nahi duzun softwarea.
Eta baita zure herrialdea, ordu-eremua, moneta edo
dibisa
(€, $, ...) eta aplikatu beharreko zerga
Konfigura ditzakezu zure negozioaren datuak, logotipoak, eta beste
hainbat gauza
zure gustura pertsonalizatzeko.
Nahi baduzu, konfiguratu hurrengo faktura zenbakia, eta automatikoki
ondorengoek zenbaki hori jarraituko dute.
Adibidez, hurrengoa 26 izatea nahi baduzu, idatzi 26.
Zure langileen datuak gehitu ditzakezu, euren laneko eta harremanetarako informazioarekin.
Segurtasun arrazoiengatik, zure negozioan hainbat erabiltzaile edo langile badaude, gomendatzen dizugu bakoitzak bere sarbide-datuak izatea (erabiltzailea eta pasahitza). Gainera, honako hauek egin ahal izango dituzu:
Sarbide-egunak eta -orduak mugatu erabiltzaile
bakoitzarentzat
(Adibidez. Juanek astelehenetik ostiralera bakarrik sar daiteke,
9:00etatik 14:30era)
Sarbidea duten atalak mugatu. (Adibidez. Anak ezingo
du txostenetara edo
konfiguraziora sartu)
Eta kontrol handiagoa izango duzu kutxaren gainean:
kutxaren irekiera eta
itxiera, salmentak, itzulketak, etab., langile bakoitzak egindakoak
Eta egindako sarbide guztien erregistroa izango duzu
(ordua, IP helbidea, erabilitako sistema eragilea).
Horrela, zure langileen sarbidea kontrolatu ahal izango duzu zure negozioaren segurtasuna handitzeko.