
Aurreko pausuan erabiltzaile batzuk gehitu genituen.
Erabiltzaileak aukeran berriro klik eginez,
gehitu ditugun erabiltzaileak ikusiko ditugu, eta haietako batean klik eginez,
bere fitxa edo Magic Desk agertuko da.
Goiko panela ikus dezakezu, datu edo estatistika interesgarri hauekin:
Erabiltzaile horren softwareko azken sarbidea noiz izan den
Azken 7 egunetan zenbat aldiz sartu den
Eta erabiltzaileak pasahitza azken aldiz aldatu zuenetik zenbat denbora igaro den
Hemen bertan bere sarbide-datuak azkar alda ditzakezu eta, alboko menuko aukerak erabiliz, baimenak kudeatu (aurretik ikusi dugun bezala) eta sarbideen erregistroa ikusi.
Erabiltzaile bat softwarera sartzen denean, sisteman erregistratzen da. Horrela, erregistro hori kontsultatu ahal izango duzu, eta zure erabiltzaileen sarbideen gaineko kontrol osoa izango duzu.
Erregistroan hau ikusiko duzu:
Erabiltzaileek noiz hasten duten saioa eta noiz ixten duten.
Zenbat aldiz sartu diren
Zein den sarbideko IP helbidea; hau da, zein kokapenetatik sartu diren
Zein sistema eragiletatik sartu diren (Android, Windows, Mac ...)
Noiz aldatu duen pasahitza
Noiz eskatu duen pasahitza berreskuratzea, gogoratzen ez zuelako
Honekin jakin ahal izango duzu erabiltzaile bat zure negoziokoa ez den kokapen batetik sartzen den, beste gailu batekin sartzen den (adibidez mugikorra erabiliz), sarbide-orduak, etab.