
Arazoak 3 arrazoirengatik gerta daitezke: Internet konexioa, web nabigatzailea edo softwareko arazo/akats bat.
Jarraitu pauso hauek balizko arazoak egiaztatzeko:
1. PAUSOA: Internet konexioa
Egiaztatu Internet konexioa duzula. Saiatu beste web orri batzuk kargatzen nabigatzailean.
Ez bada orririk kargatzen, arazoa zure Internet konexioan dago:
Berrabiarazi routerra
Arazoak jarraitzen badu, jarri harremanetan zure Internet hornitzailearekin
Gainerako web orriak ondo kargatzen badira baina Gespet ez, baliteke segurtasun arrazoiengatik firewall-ak IP helbidea blokeatu izana.
Bidali zure IP helbidea, egiaztatu eta desblokeatzeko.
(Zure IP helbidea zein den ez badakizu, egin klik hemen, kopiatu goian "Your IP address is" ondoan agertzen den zenbakia eta bidali zenbaki hori.)
2. PAUSOA: Web nabigatzailea
Informazioa ez bada osorik kargatzen edo ez bada ondo bistaratzen, baliteke arazoa nabigatzailean egotea:
Proba egin dezakezu softwarean beste nabigatzaile batekin sartuz.
Sartu beste nabigatzaile batekin: Safari, Firefox edo Chrome (guztiak doakoak dira)
Beste egiaztapen batzuk ere egin ditzakezu uneko nabigatzailean:
Garbitu nabigatzaileko cookie-ak (ez badakizu nola egin, klik hemen)
Desaktibatu nabigatzailean instalatuta dituzun plugin edo luzapenak
Egiaztatu JavaScript aktibatuta dagoela (ez badakizu nola egin, klik hemen)
3. PAUSOA: Softwareko arazo edo akatsa
Aurreko arazoetako bat ez bada, baliteke softwarean edo zure kontuaren konfigurazioan akats bat egotea.
Egiaztatzeko, jarraitu pauso hauek eta bidali emaitzaren pantaila-argazki bat. Horrela zein errore gertatzen den ikusiko dugu.
Web nabigatzailean, sartu softwarean
Edozein orritan, eskuin botoiarekin klik egin eta sakatu INSPECT/IKUSKATU

Orain NETWORK sakatu eta DISABLE CACHE hautatu (urdinez markatutako check bat agertzen da).

Eskuineko botoia sakatu (3 puntu bertikalak)
Hautatu DOCK SIDE lehenengo ikonoa
Eta hautatu ere SHOW CONSOLE DRAWER.

Jarraitu Gespeteko pantaila desberdinetan nabigatzen. Adibidez, Ikusi Bezeroak pantailan akats bat badago, beheko leiho berri honetan (hasieran hutsik dago) erroreak agertuko dira.

Egin pantaila-argazki bat eta bidali.